Nortzuk gara: Aholkularitza
Aholkularitzaren arloan, kontabilitate-, zerga- eta lan-zerbitzu integralak eskaintzen dizkiegu enpresa txiki eta ertainei zein autonomoei.
Aholkularitzaren arloko zerbitzu horien bidez, negozio orok dituen zerga-obligazioei (kontabilitatea, zergen likidazioa, laneko izapideak, etab.) erantzuna ematen diegu, baina, era berean, finantza- eta lan-arloetan erabakiak hartzeko laguntza eskaintzen diegu enpresei.
Aholkularitzaren sektorean eta beste zenbait arlotan esperientzia handia duen lantaldea arduratzen da helburu hori betetzeaz. Bestalde, software aurreratuena eta instalazio modernoak ditugu, eta bezeroek horiek eskuratzeko erraztasun handiak dituzte, haien erosotasuna bermatuz.
Kontabilitatea eta zuzenbidea enpresaren baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko tresna bilakatzea dugu helburu, hots, kostuak murriztuz eta negozioaren errentagarritasun handiagoa erdietsiz.
Enpresa ertain eta txikiei zein autonomoei kontabilitate-, zerga- eta lan-arloetan dituzten obligazioen inguruko zerbitzua eskaintzea, bai eta aholkularitza pertsonalizatua ematea, enpresaren finantza eta giza baliabideen kudeaketa eraginkorragoa bilakatu dadin.
Enpresa ertain eta txikientzat zein autonomoentzat erreferentzia izatea lan-arloko aholkularitza finantzario eta juridikoari buruzko soluzioak emateko orduan.
Bikaintasuna
Gure jardunaren araua bikaintasuna da, bezeroari balio erantsi handiko zerbitzuak eskainiz.
Hurbiltasuna
Aholkularitza onena eskaintzeko, gure bezeroak ondo ezagutu behar ditugu eta haien negozioaren kudeaketari gertutik jarraitu.
Lantaldea
Zerbitzua eskaintzeko orduan, gure faktore bereizgarrietako bat pertsonen aldeko apustua egitea da, bezeroari prestakuntza zein orientazioa emateari begira.
Gardentasuna
Eskainitako zerbitzuen zenbatekoa jakinarazten dugu hasiera-hasieratik, aurrekontuan aldaketarik eta ezustekorik izan gabe.
Teknologia
Kudeaketa tresna aurreratuenak erabiltzen ditugu gure bezeroei emandako zerbitzua bikaina dela bermatzeko.