Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

GURE ESKAINTZA: ZERBITZUAK

Centauri Aholkularitzak zure enpresaren zerga-obligazio desberdinak kudeatu eta prestatuko ditu. Helburu nagusia uneoro eskuragarri dauden onura fiskalen inguruko aholkularitza ematea da, zerga-arloan dirua aurrezteko aukerarik gal ez dezazun.

Era berean, zerga ogasunarekiko harremanetan ondoan izango gaituzu beti, aurkeztu beharreko edozein motako eskaera edo errekurtsoa zure ordez izapidetzeko.

Centauri Aholkularitzak zuregandik hurbil egoteko konpromisoa du. Horren harira, zerga-arloko legeria aldaketez hitz egiteko maiztasunez elkartzen gara bezeroarekin, bai eta bezeroak behar duen guztietan ere. Horrela, ikuspegi finantzario zein fiskala aintzat hartuta egiten dugu hurrengo ekitaldiaren plangintza, enpresaren zerga-karga optimizatze aldera.

Centauri Aholkularitzan jakitun gara lan-arloko legeria etengabe aldatzen dela. Hori dela eta, zurekin batera pertsonalki aztertzen dugu kasu bakoitza, zure enpresaren eta langilearen beharrei hobekien egokitzen zaien lan-kontratua lantzeko. Halaber, kontratuak egiterakoan indarrean diren pizgarri zein diru-laguntzen berri emango dizugu uneoro, bai eta horiek kudeatu ere.

Centauri Aholkularitzak, era berean, zerbitzu juridikoak eskaintzen dizkizu; etengabeko aholkularitza izango duzu, eta lan-arloko jurisdikzioan zein judizioz kanpoko transakzioetan zure ordezkari izango gara. Era horretara, enpresaren lan-arloko zerbitzu integrala eskaintzen diegu gure bezeroei, hirugarren pertsonen mende egon gabe, eta hain garrantzitsua den gure bezeroen defentsa juridikoaren kalitatea bermatuz.

Centauri Aholkularitzak erraztasun guztiak eskainiko dizkizu kontabilitatea eguneratuta eta akatsik gabe izan dezazun. Horretarako, zure beharretara hobekien egokitzen den aukera egiteko alternatibak eskaintzen dizkizugu:

1.ÊMekanizazioa: gure langileek dokumentazioa antolatu eta kontabilizatzen dute, eta, horrenbestez, ez duzu enpresaren administrazio- zein kontabilitate-prozesuaz kezkatu beharrik izango.

2.ÊKontziliazioa: gure software informatikoa edo zure kontabilitate-programa erabiliz, zuk zeuk edo zure enpresako kide batek idazpenak kontabilizatzeko aukera izango duzue. Jarraian, gure taldeak berrikusiko ditu hobekuntzak proposatuz.

Aukera bat zein bestea eginda ere, gure langileak zurekin batera bilduko dira negozioaren bilakaerari buruz hitz egiteko eta zure enpresarentzat berariaz egindako txosten ekonomiko eta finantzarioen emaitzak azaltzeko.

Gure profesionalen esperientziari esker, zure enpresaren egitura finantzarioari etekin handiena ateratzen eta enpresaren plangintza egiten lagunduko dizugu, bai eta banketxeekin eta erakunde publikoekin negoziatzen ere.

GURE BEZEROEN LEKUKOTASUN BATZUK:

Centauri Asesores

Ubarburu pasealekua 39, 27. industrialdea

Enertic eraikina, 5. 4 bulegoa

20014 Donostia

(Gipuzkoa)

C/ Lamisingo Iturria 1,

Edif. Ugalde, Oficina 206A

20303 Irún

(Gipuzkoa)

Tlf.: 943 47 50 10

info@centauriasesores.com

Copyright 2024